Esekidura-entrenamendua
Esekidura-entrenamenduak indarra lantzeko aukera ematen digu mugimendu plano guztietan. Era berean, gorputzaren erdiguneko (core) malgutasuna, oreka eta egonkortasuna hobetzen dira, edozein kirol jarduerak eta eguneroko bizitzak eskatzen dizkiguten ezaugarri fisikoak hobetuz. Entrenamendu mota hau osatzen duten mugimendu eta ariketak tradizionaletatik argi eta garbi bereizten dira, erabiltzailearen eskuak edo oinak sostengu – puntu baten bitartez eusten baitira, gorputzaren beste muturra lurrarekin kontaktuan dagoen bitartean.
Iraupena: 30-45 min.
Intentsitatea: Ertaina-altua
Erretako Kcal: 400 arte
Onurak
• Gorputz osoa definitzen eta bizkortzen dugu.
• Metabolismo basala hobetzen dugu, kalorien erreketa areagotuz.
• Hezurren osasuna eta indarra bultzatzen dugu, osteoporosiari aurrea hartuz.