Zure fideltasuna saritzen dug
ZER DA CLUB UP?
Datorren astelehenean, maiatzak 15, “CLUB UP” fidelizazio programa hasiko da beUp BEC-en. Honek esan nahi du kiroldegiko harpidedunek zenbait establezimendu, denda eta komertzio kolaboratzaileetan eskaintza eta deskontu hoberenetaz onuratuko direla.
Horretaz gain, beUp-eko harpidedunak hainbat abantailetaz baliatu ahal izango dira kiroldegiak berak eskaintzen dituen zerbitzu eta produktuetan, baita zozketen, lehiaketen eta enpresak etorkizunean garatu dezakeen beste edozein sustapen-ekintzetan.
Zure leialtasuna baloratu nahi dugu eta gurekin egon zaren denboraren arabera zu saritzea. Hori dela eta, “Club Up-en” zein abantaila izango dituzun zehazten duen eskumuturreko sistema bat ezarri dugu.
Fidalizatze programa honetan, 15 urte gorako abonatuek parte hartu ahal izango dute.
Eskumuturrak hiru mailatan ezberdinduko dira harpidedunak zentruan daramatzan antzinatasunaren arabera. Urdin argia (“classic”) zentruan alta egiten duzun momentuan ematen da; urdin iluna (“premium”) zentruan urte ta erdi daramazunean ematen da; eta azkenik, beltza (“exclusive”) zentruan 3 urte baino gehiago egoteagaitik ematen da.
*Derrigorrezkoa da lehen inskripzioa gauzatu zenetik baja ez izatea antzinetasuna mantentzeko, eszedentziaren kasuan, ez dira baja bezala hartzen, beraz, ez dute antzinetasuna kentzen.
NOIZ ETA NOLA ALDATU ESKUMUTURRA?
Datorren astelehenetik Aurrera, eskumutur urdin argia eskumutur urdin ilunagaitik doainik aldatu ahal izangu duzu harreran. Aldaketa presentzialki egin behar izango da eta ezin izango da beste inorrena aldatu. CLUB UP-eko lehenengo hile honetan zehar, 2021ean sortutako abonatu guztiak, orain arte baja izan ez dutenek, aldatu ahal izango dute.
Kotxez etortzen bazara, garrantzitsua da eskumuturrekoa aldatuko duzun egunean,parking-ean txartelarekin sartu eta eskumuturrekoa jarri barik, eta aldaketa eskatzean, tiketaren zigiliua jarriko dizugu.
Eskumuturrekoa aldatzeko hainbat postu gaituta izango ditugu, baina lasai, nahi duzunean egin dezakezu aldaketa, ez da derrigorrezkoa lehenengo egunean egitea.
NON KONTSULTA DITZAKET DESKONTUAK?
Astelehen honetatik aurrera beUp BEC-en web gunean, Club Up atalean, lehen deskontuak eta bazkide diren lehen enpresak ikusteko aukera izango duzu.
GEHITU DEZAKET NIRE ENPRESA CLUB UP-EN?
Enpresa bat izan ezkero eta Club Up-en parte hartu nahi baduzu, besterik gabe idatzi email bat bec@centrosbeup.es helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara informazio guztia bidaltzeko.