Portu-beUp ituna
Portugalete Kluba haundituz doan beUp familiaren parte izatera pasa da.
Bi erakundeen arteko hitzarmenari esker, Ezkerraldeko talde historikoak beUp BECen instalazio ikusgarriak eskuragai izango ditu, RFEF Bigarren Mailara igotzeko borrokan lagungarri gisa.
Akordioa eszenaratzeko, Zarpas, beUpen maskota, talde horibeltzaren aurkezpenean egon zen, datorren denboraldiko “luxuzko fitxaketa” gisa parte hartuz.
Portuko presidenteak, Eduardo Rivacoba, “beUpekin ezarritako elkarlan akordioa ilusio handiz” hartu dutela esan du. Horrez gain, “kirolaren baloreak gizarteari transmititzeko tresna egokia” izango dela uste du.
Gero eta profesionalizatutagoa dagoen 3ª Mailan, “beUpen errendimendu handiko instalazioak erabili ahal izateak, bere profesional apartekoen babespean, gure instalazioetan egiten ari garen lana osatzen lagunduko digu, eta, era berean, taldearen helburuak lortzeko arrakastaren ehunekoa handitzeko” balio handia izango duela adierazten du Rivacobak.
Zentzu horretan, Portugalete Klubeko presidenteak honako hau baieztatzen du: “Gure helburu bakarra Bigarren RFEF mailarako igoera lortzea da, ahalik eta distiratsuen eran gauzatuz”. Horrez gain, “taldearen ezaugarriak eguneroko lana, umiltasuna, sufritzeko gaitasuna, laguntasuna eta gure aurkariekiko errespetu osoa izan daitezen” dena emango dutela adierazi du.
Balore horiekin, Portugalete Kluba eta beUp eskutik doaz.