Edukiera eguneratuak beUpen
Joan den astearteko LABIren bileran hartutako akordioaren ondorioz eta agintariek baimendutako edukiera berriak aditzera eman eta gero, eskolen edukierak handiko ditugu.
Era berean, fitness gunean, igerilekuetan eta Spa gunean betetzeko murrizketarik ez dagoenez, fitness gunean eta ur gunean sartzeko aurretiko erreserbak kenduko ditugu. Hemendik aurrera, ez da bi ordu eta erdiko denbora mugarik egongo.
Dena den, kotxez etorriz gero, kirol zentroan egoteko denbora muga bi ordu eta erdikoa izango dela jakinarazten dizugu. Horrez gain, 15 minutu gehiago izango duzu kirol zentroaren tornu automatikoetatik pasatu ondoren aparkalekutik irtetzeko.
Egunean birritan etorri ahal izango duzu hemendik aurrera ere, eta egonaldi bakoitzean aparkalekua doan edukiko duzu bi ordu eta erdiz.
Labur esateko, datorren astelehenetik aurrera (2021/10/11, egun bera barne), ez da beharrezko izango fitness gunean edo ur gunean lekurik erreserbatzea. Jarduerak erreserbatu beharko dira soilik.